Irudiak ezin badituzu behar bezala ikusi, eguneratu zure nabigatzailea: Klikatu hemen.
Aulia sagardotegia Juan Inaziok eta bere senideek sortu zuten 1978an. Hainbat aldiz berritu duten Legorretako baserri batean dago, Gipuzkoako Beterrin.
Baserriak sagardotegi honetarako sagardoa egiteko sagar klase desberdinak ematen dituzten bere sagarrondoak dauzka; sagardoa urte osoan merkaturatzen da betiko 0,75 l-ko botilan eta baita 0,32 l-koan ere, eta baserrian bertan ere eros litezke12 botilako kaxak eta (oparitarako) 3 botilako kaxak.
Sagardotegia txotx garaian dago soilik zabalik (abenduaren 13tik maiatzaren amaiera arte).
Igandetan, atseden eguna.
Abenduan astelehenetik larunbatera afariak soilik ematen dira, eta urtarriletik aurrera, larunbatetan bazkariak ere ematen dira.